XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lenengo neurtitzean: Primûtia (primûtû-a), oiñordeko edo ondorengo jarria. Primutu=établir héritier (Lhande). Larrasketa'k primût=établir comme héritier un fils.

Lenengo neurtitzean ere: deitak=didak. Ontaz idazten nion Jon Mirande jaunari: Forma au, dudarik gabe, berria da, adizkera osoa, zuk zenbaitetan esan didazun bezala, dereitak bear baitu izan.

Ba'al-dakizu, gutxi gora bera, noizkoa den laburtze au? Iduritzen zaizu literaturan zillegi dela tankera laburtuta, ala tradiziñodun forma osoa erabilli bear litzakeala? Erriak eusten al dio adizkera zaharrari? Eta ez eustekotan, ezagun eta gisakoa al zaio bederen?

Ona, Maixua'ren erantzuna: Deitak. Dereitak da, bai, forma jatorra. Baina gure euskalkian r bakuna galdu da (salbu eta kasu gutxi batzuetan, ambiguitateari itzur egiteko, ala nola hura=el agua; hua=aquél).

Uste dut galtze ori ez dela ain zaarra: Gavel'ek dio nonbait, orain dela 50 bat urte zaarrek oguzten zutela, Basaburuan beintzat; bainan orain, Basaburuan ere galdurik da; alarik ere populuak ba daki, bai, lenago aoskatzen zela, eta euskera idazten dakitenak askotan erabiltzen dute (bearbada, katiximan, meza-liburuetan, kasetetan orain ere idazten delako?).

Bigarren neurtitzeko ANAIK oso arraru egiten zait idazten nion M-Aiphasorhotarrari. Zillegi ote da tankera ontan erabiltzea? Euskalki guzietan anaiak esaten da.

Beraz, Etxahun'en laburmiñezko zillegitasun bat da (neurriak agindurik) ala argitaratzailleen utsegite bat? Ona Zuberotar olerkariaren erantzupen jakintsua: .